Leioako campusean eraikin bat okupatu dute, "ikasleriaren zerbitzura jartzeko asmoz"

  • Ikasle mugimenduak Gurutze Gorriarena zen eta hutsik zegoen eraikina okupatu du EHUren Leioako campusean, astearte bazkalostean. Ikasturte hasieraz geroztik hainbatetan okupatu izan dute, baina oraingoan publiko egin dute irakurketa eta egoera.


2017ko abenduaren 12an - 14:57

Hain zuzen ere, EHUko Klaustrorako eta ikastegietako batzarreratarako ikasle hauteskundeak egiten ari diren egunean okupatu dute eraikina. 30en bat ikasle jarri dira eraikinaren ate aurrean, hesia osatuz. Ertzaintzak haietako hiru identifikatu ditu gutxienez. Bertatik informatzen ari zen Berria-ko Maider Galardi kazetariak salatu du ikasle bat identifikatu dutela berak adostu arren horren arrisku gabe elkarrizketa egin ahal izango ziola.

Ikasleek EHUren negoziatzeko eskaria egin dute, eta Errektoretzara abiatu dira haietako batzuk. Campuseko errektoreordearekin hitz egin, eta hark esan die okupatu duten eraikina unibertsitatearena dela, eta ez duela baimenik emango ikasleek gaua igarotzeko ezer sar dezaten (janaria, mantak, lo zakuak...). Hala ere bertan lo egitea erabaki dute barruan daudenek, eta azken orduan hainbat gauza sartzea lortu dute, @Leioatik! twitter kontutik zabaldu dutenez.

Hau da okupazioa azaltzeko zabaldu duten manifestua:

Ikasturte honetan, Leioako Ikasle Mugimendutik behar ezberdinak ikusi dira. Izan ere, nabariak dira ikasleon behar inmediatoak: fotokopietan, eskola materialean, matrikuletan... alde batetik, eta bestalde janarian, etxebizitza edo alokairuan... gastatu beharreko dirutza. Horiek adibide gutxi batzuk dira, baina argi izan behar dugu arazoa kolektiboa dela eta kolektiboki erantzun beharraz gain, bizitzako esparru guztietan eragiten digula.

Horrekin batera, ikasleon proiektu propioak garatzen hasteko leku fisiko baten premia ikusi da. Hori dela eta, erabilerarik ez duen eta guztiz hutsik dagoen Gurutze Gorria egon ohi zen eraikina horri ekiteko leku idealtzat jo eta okupatu genuen ikarturte hasieran. Eraikinaren erabilpen eza dela eta, hura txukundu eta erabilera ematen hasteko neurriak hartzea geure gain hartu genituen.

Unibertsitatearen erantzuna aldiz, errepresioa izan da. Proiektu honetan lanean ari ziren ikasleak jazarri ondoren, eraikina hainbatetan itxi digute jada. Gu ordea, bertan sartu gara itxi diguten bakoitzean, proiektu honek merezi duela uste baitugu. Gaurkoan ere, eraikina berreskuratzea erabaki eta gure proiektuak garatzeko espazioaren aldeko borrokan berretsi gara.

Erabilerarik ez duen lokal hori beste harreman sozial batzuen, hots, beste funtzionatzeko era baten baitan kokatzen dugu. Burgesiaren boterearen oinarri materialtzat jotzen dugu desjabetuok kapitalarekiko dugun dependentzia. Izan ere, langileria ez da gai ekoizpen modu kapitalistatik at, hau da, merkatuaren bidez ez den modu batean astetzeko bere beharrizanak. Horrek burgesiaren kapital metaketa areagotzea dakar, marko horretan parte hartzen dugun bakoitzean gure desjabetu egoera erreproduzituz.

Horregatik, gure bizitza esparruen jabetza eskuratzera salto egin eta berau artikulatzea beharrezkoa dugu. Kontziente gara eraikin honek proiektu propioak garatu eta gure botere politikoa eskuratzera bidean, forma materiala hartuko duten aurrerapausoak emateko izan dezakeen garrantziaz. Izan ere, gure emantzipazio soziala lortu nahi badugu, gure bizitza esparruen jabe egiten hasi nahi badugu, momenturen batean beharrezkoa dugu beste logika baten baitan kokatuz, gure beharrizanak guk geuk asteatzeko gai izatea.

Hori dela eta, gure apustua jabetza kolektiboaren aldekoa da, hots, desjabetuak garenon artean gure beharrak asetzeko elkartasunaren aldekoa. Lokal honek eskainiko dituen baliabideak ikasleriaren eta orokorrean, hauen beharra duten langileriaren sektoreen zerbitzura jarriko ditugu. Hau guztiagatik, dei egiten diogu Leioako Ikasle Mugimenduari lokal horren desfentsara batzera eta bertan garatuko diren proiektuetan ekarpena egitera.

Ikasleok saretu eta antolatu!

Gora ikasleon borroka!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Eguneraketa berriak daude