argia.eus
INPRIMATU
Lehenengo faseko lehen itzulia amaitu da

2011ko maiatzaren 16a
Gpuntua.

Alegia, Mutriku, Lezo eta Soraluze izan dira asteburu honetan Gpuntuak igaro dituen herriak lehen kanporaketa fasean. Hala, lehenengo faseko aurreneko itzulia amaitu da. Bertsozaleek, herri guzietan goiz eta arratsalde, bi saiorekin gozatzeko parada izan zuten. Ekinaldi bakoitzeko sei bertsolari aritu ziren nor baino nor. Larunbatean Alegian Alaia Martin (341,5 puntu) eta Manex Mujika (273 puntu) gailendu ziren goiz eta arratsaldean, hurrenez hurren. Mutrikun Jokin Uranga (332,5 puntu) eta Nahikari Gabilondo (288 puntu) nagusitu ziren. Igandean Lezon Manu Goioganak (332,5 puntu) eta Asier Azpirozek (280,5) irabazi zuten eta Soraluzen ostera, Agin Rezola (367 puntu) eta Beñat Lizaso (289 puntu) atera ziren garaile.

Bigarren itzulia datorren aste bukaeran abiatuko da Amezketan eta Usurbilen.