argia.eus
INPRIMATU
Nafarroako Gobernua
Lehendakari kargua hartu du Barkosek Legebiltzarrean
  • Nafarroako Gobernuko lehendakari kargua hartu du Uxue Barkosek Nafarroako Legebiltzarrean egindako ekitaldian.

ARGIA @argia 2015eko uztailaren 22a
Nafarroako Legebilzarrean hartu du lehendakari kargua Uxue Barkosek. (Arg.:Diario de Noticias) Nafarroako Legebilzarrean hartu du lehendakari kargua Uxue Barkosek. (Arg.:Diario de Noticias)

Legebiltzarreko lehendakari Ainhoa Aznarezen aurrean hitz hauekin hartu du kargua, euskaraz eta gaztelaniaz: "Nafarroako Foru Erregimena hobetu eta errespetatzea, Konstituzioa zein legeak obeditzea eta nire karguaren eginbeharrak betetzea hitz ematen dut".

Aznarezek egindako hitzaldian Legebiltzarrak herria ordezkatzen duela adierazi du eta, beraz, legebiltzarkideek kaltetuenen sufrimendua saihesteko lan egin behar dutela. Parlamentua bizitza politikoaren "agora" bihurtu behar dela eta berdintasunaren, kohesioaren eta gizartearen interesen alde egingo duela azpimarratu du. Pozik agertu da, halaber, bi emakumek gidatuko dituztelako Nafarroako instituzio garrantzitsuenak, Legebiltzarra eta Gobernua.

Uxue Barkos astelehenean izendatu zuten Nafarroako Gobernuko lehendakari Legebiltzarrean, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta Ezkerraren 26 botoekin. Barkosek ekitaldian azpimarratu duenez, “aldaketak sakona izan behar du, jasangarria, zentzuduna eta integratzailea”.

300 pertsona baino gehiago bildu dira Legebiltzarrean, Nafarroako gizarteko esparru ugari ordezkatuz, baita Espainiako instituzioetako beste agintari ugari ere. Yolanda Barcina lehendakari ohiarekin izan da, adibidez, Isabel Garcia Espainiako Gobernuko Nekazaritza eta Ingurumen ministroa.