Lehen sektoreak lanpostuen herena galdu du azken hamarkadan

  • Lehen sektoreko 12.852 lanpostu galdu dira Euskal Herrian 1999tik hona. Arrantzan, basogintzan, nekazaritzan eta abeltzaintzan enpleguak %33,4 egin du behera urte horietan, eta beherakada bortitzagoa izan da azken urteotan, krisi ekonomikoaren ondorioz.


2013ko apirilaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Zenbait lurraldetan nabarmen egin du behera lehen sektoreak; Gipuzkoan %67 eta Nafarroan %45.

Gaindegiaren txosten baten arabera, ordea, sektoreak “bere krisi propioa bizi du aspaldion”.

Ekonomia eta Gizarte Garapenerako Behategiak dioenez “bideragarritasun ekonomikorako zailtasunak eta Europar Batasunean adostutako politikak itotzen ari dira tradizioz gure ekonomiari eta euskal kulturari engaiatua dagoen sektorea”.

Egun, Euskal Herriko Balio Erantsi Gordinaren %1,3  baino ez da oinarritzen lehen sektorean. Baina zenbait eskualde eta lurraldetan pisu nabarmena du; Nafarroa Beherean, esaterako, lanean dabiltzan herritarren %19k sektore horretan jarduten du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
2024-03-31 | Itxaro Borda
Open Bar

Ikusi ditugu alimaleko traktoredun nekazariak, bideak, zubiak, mugak blokeatzen, eta bihotzak “krak!” egin zigun elkartasunez, geu ere laborari haurrak garelako eta anaiak, oraino, etxaldeak aitzina eramaten tematzen direlako. Manifestariak entzun ditugu normak... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


Eguneraketa berriak daude