Lehen lerroko eskaera: emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

  • Emakumeen Mundu Martxa Iruñera iritsiko da gaur, hain justu irailaren 28an, mundu mailan abortu libre eta doakoa eskatzen dugun egunean. Aldarrikapen horrek indar ikaragarria hartuko du: “Abortua eskubidea da eta ez delitua”, izango da konsigna nagusia. Bereziki neska gazteei jarri dieten oztopoa salatu nahi dugu, aitaren edo amaren baimena beharko baitute haurdunaldia bertan behera uzteko.

     


2015eko irailaren 28an - 10:39
Begoña Zabala, abokatua eta Abortatzeko eskubidearen aldeko Nafarroako batzordeko kidea. Argazkia: Axier Lopez.

Martxak, aurreko ekitaldietan bezala, helburu orokorragoak eta baterazaleak izango ditu. Helburuok, aberasten doaz Kurdistanen Martxa hasi zenetik. Emakumeen aurkako indarkeria, beste behin ere ardatz nagusietakoa izango da. Halaxe izan zen hasieran ere, 2000. urtean. Behar-beharrezko aldarria dela uste dugu: emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez! Horretarako, gu geu gara lehenak erasoari aurre egiten: erasorik ez erantzunik gabe.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude