argia.eus
INPRIMATU
Lehen aldiz Espainiako futbol ligako jokalari batek homosexuala dela adierazi du publikoki
  • Jakub Jankto txekiarra Getafeko jokalaria da eta denboraldi honetan Pragako Spartan dago utzita. Bideo baten bidez, homosexuala dela adierazi du astelehen honetan. Espainiako Ligarekin lotutako lehen futbolaria da pauso hori eman duena.

Axier Lopez @axierL 2023ko otsailaren 13a

Janktok ibilbide garrantzitsua du Sampdoria, Udinese eta Getafe bezalako klub ezagunetan, eta 45 aldiz parte hartu du Txekiako selekzioarekin. Maila goreneko futbolarien artean, bere homosexualitatea jendaurrean adierazi duen salbuespena bilakatu da, Europako lehenengoetako bat eta Espainiako ligari lotutako bakarra. Bideo baten bidez, bere bizitza "beldurrik, aurreiritzirik eta indarkeriarik gabe, askatasunean eta maitasunez" bizi nahi duela adierazi du.

Gizonezkoen futbol profesionalaren munduan dauden tabuak eta beldurrak apurtzen laguntzeko asmoz, homosexualitatea publikoki adierazi zuen lehen futbolari profesionala Justin Fashanu izan zen, 1990. urtean. Hurrengoa, Josh Cavallo australiarra izan zen, 2021ean eta Ingalaterrako Premier League txapelketan ere kasu bat izan zen, baina beldurragatik eta bere burua babestu asmoz, ez zuen bere nortasuna argitara eman.

Janktoren egungo bi klubak izan dira futbolariari babesa jakinarazi dioten lehenengoetakoak. "Jakub Jankto gure futbolariari baldintzarik gabeko errespetua eta babesa" eskaini dizkio Getafek, eta Pragako Spartak honakoa idatzi du: "Lehenagotik Jakub Janktok argi eta garbi hitz egin zuen bere orientazio sexualaz zuzendaritzarekin, entrenatzailearekin eta klubeko kideekin. Gainerako guztia zure bizitza pertsonalari dagokio. Ez dago beste iruzkinik. Ez dago beste galderarik. Gure babes osoa duzu. Bizi zure bizitza, Jakub. Horrek bakarrik axola du".

Beste talde batzuek ere babesa adierazi diote, tartean Realak: