Lehen aldiz Aiaraldean Azoka Soziala egingo da

  • Otsailaren 24 eta 25ean egingo da Laudion Aiaraldeko Azoka Sozialaren lehen edizioa, "Kontsumitzen duguna gara, bizitzeko alternatibak" lelopean.


2018ko otsailaren 22an - 09:56
Aiaraldeko Azoka Sozialaren antolatzaileak (Arg: Aiaraldea gaur)

Aiaraldea Ekintzen Faktoriak antolatu du bi eguneko azoka. Otsailaren 24an kontsumo alternatibak, ekonomia sozial eraldatzaileko proiektuak eta era ekologikoan lan egiten duten ekoizleak aurkeztuko dira; besteak beste, Olatukoop, Talaios, Izarkom eta Goiener ekoizleak. Otsailaren 25ean truke eguna izango da. Azoka Soziala Aiaraldea Ekintzen Faktoriako egoitzan egingo da, Laudioko Industrialdeko 4-8 pabilioian. Balio eraldatzaileen arabera eta euskaraz egituratzen diren proiektuen komunitatea da Aiaraldea Ekintzen Faktoria.

Igandeko truke-azokan parte hartzeko argibideak eman dituzte bideo honetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude