Legez kanpoko entzuketak direla eta, 'News of the World' itxi egingo dute

  • Hasiera batean, News of the World-ek, The Sun egunkariaren igandeko argitalpenak, entzuketak aktoreei egiten zizkietela uste zen, ondoren delituen biktimei eginikoak azaleratu ziren, eta orain Irakeko eta Afganistango gerretako biktimen familiarrei entzuketak egin ote dizkieten aztertzen ari dira.


2011ko uztailaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
"The News of the World"en webgunea, bertako arduradunak ageri dira argazkitan

News Internationaleko enpresetako bat da News of the World. Bertako presidente James Murdochek adierazi du News Internationaleko gainontzeko enpresak kaltetuak izan ez daitezen hartu duela igandeko argitalpena ixteko erabakia. News of the Worldek 168 urte ditu, eta Erresuma Batuko argitaraldirik handiena da, 2,8 milioi aleko tiradarekin.

2007an ikerketak egiten hasi zirenean, hainbat kazetariri soilik leporatzen zioten informazioa lortzeko legez kanpoko entzuketak egin izana. Orain, ordea, ustez egunkari osoa dago inplikaturik.

- News of the World-en legez kanpoko entzuketen auzia Wikipedian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Afganistan
Milaka pertsona hil dira Afganistanen izandako lurrikaren ondorioz

Azken hamarkadetan Afganistanen izandako “lurrikara suntsitzaileenetarikoak” izan dira. 2.530 pertsonal hil eta 9.240 zauritu dira EITBk argitara eman duenez.


Hil gaitzazue

2021eko abuztuaren 15ean, talibanek Kabul mendean hartu zutenean, milaka afganiar ihes egiten saiatu ziren. Soilik hilabete hartan, 35.000 pertsona baino gehiagok zeharkatu zuten Pakistango muga, eta 2022. urtea hasi orduko 145.000 ziren beste aldean. Aldiz, gertakari horien... [+]


Emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen aldeko kanpainaren burua atxilotu dute talibanek

Matiullah Wesa aktibista atxilotu dutela salatu du UNAMA elkarteak astelehenean eta Afganistango Gobernuari arrazoia argitzeko eskatu dio. Ekintzaile afganiarrak emakumeen hezkuntza errazteko Pen Pathen kanpainaren sortzailea da. Igandean bideo bat publikatu zuen hezkuntzarako... [+]


2022-12-26 | ARGIA
Unibertsitatean ikasketak egiteko debekuaren ostean
GKEtan lan egitea debekatu diete emakume afganiarrei talibanek

Argudiatu dute Gobernuz Kanpoko Erakundeen lantokietan emakumeek ez dituztela janzkera arauak errespetatzen. GKE ugarik salatu dute emakumeen lanik gabe ezin izango dutela osasun eta giza arreta eman. Joan den astean, talibanek debekatu egin zieten... [+]


Eguneraketa berriak daude