argia.eus
INPRIMATU
Legebiltzarkide eta preso kurduek gose greba bertan behera utzi dute
  • Europa Press agentziak emandako informazioaren arabera, PKK-ko Abdulá Ocalanek gose greba bertan behera uzteko eskaria egin du.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 27a
Leyla Guven gose grebalarien aurpegi ezaguna.

Leyla Guven Turkiako legebiltzarkidea buru dela, hainbat legebiltzarkidek eta Turkiako kartzeletan diren milaka preso kurduk egin dute gose greba. Leyla Guvenek 200 eguneko gose greba egin du eta Ocalán kartzelako isolamendutik ateratzeko eskaeraren aurpegi ezagunena izan da. Ocalánen abokatuek egin dute gose greba bertan behera uzteko eskaria eta Guvenek eskatutakoa beteko duela adierazi du, hasierako eskaria, alegia, Ocalán isolamendutik ateratzea bete delako. 2011tik abokatuekin egoteko aukerarik ez du izan Ocalánek. Maiatzaren 2an izan zuen lehen harremana abokatuekin eta maiatzaren 22an bigarrena.