Legealdi honetan ez da zezenketarik egingo Gasteizen

  • Bigantxak egiteko aukera zabalik utzi du udal gobernuak; baldintza agiria egingo duela iragarri du Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 11n - 08:10
Gasteizen ez da zezenketarik izango legegintzaldi honetan.

Legealdi honetan, Udal gobernuak ez du Gasteizko jaietan zezenketak egiteko lehiaketarik abian jarriko. Hala iragarri du Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok. Hortaz, Gorka Urtaran alkatearen agintaldia amaitu arte gutxienez, ez da zezenketarik egongo Gasteizen. Azken bi urteetan, lehiaketak hutsik geratu izanak adierazten du enpresarientzat ez dela errentagarria "finantzazio publikorik" gabeko zezenketak antolatzea, Gasteizen "ez dagoelako afiziorik".

Hala ere, Udalak ez du baztertu bigantxak egiteko aukera, eta Gasteizko jaietarako lehiaketa martxan jarriko duela konfirmatu du Cantok.

2018an, eskaririk ez

Gasteizko Udalak ez du batere eskaririk jaso 2018ko jaietan zezenketak egiteko. Aurreko asteartean amaitu zen erregistroan eskariak egiteko epea, eta atzo baieztatu zuen Udalak postaz ere ez dutela eskaririk jaso. Hala, 2018an ez da zezenketarik izango Gasteizen. Asteon, bigantxak baimendu ala ez aztertuko dute.

Iaz ere ez zuten zezenketarik egin, Udalak aldatu egin baititu baldintzak: Iradier Arenan zezenketak egiteko, 30.000 euro pagatu behar ditu enpresak –lehen, Udalak jartzen zuen dirua–.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Animalien eskubideak
Animalien askapena EHUn ikergai

Antiespezismoa akademiara hurbiltzeko asmoz zenbait ikertzaile eta ikasleren artean ‘Animalia ikasketa kritikoen EHU/UPVko I. kongresua’ antolatu dute martxoaren 20tik 22ra Leioan. 


2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


Eguneraketa berriak daude