argia.eus
INPRIMATU
Lecornuk Frantziako pentsioen erreforma 2028 arte bertan behera uzteko erabakia iragarri du
  • Asanblea Nazionalean egindu iragarpena du Frantziako lehen ministro Sébastien Lecornuk. PS Frantziako Alderdi Sozialistaren gutxieneko baldintza zen ostegunena aurkeztuko diren zentsura-mozioak ez babesteko.

Beñat Badiola Etxeberria 2025eko urriaren 14a

“Udazken honetan proposatuko diot parlamentuari 2023ko pentsioen erreforma bertan behera uztea presidentetzarako hauteskundeak egin bitartean. Erretiroa hartzeko adina ez da handituko orain hasi eta 2028ko urtarrilak arte, atzo CFDTk (Frantziar Estatuko sindikatu nagusiena) eskatu zuen antzera”, esanb du Lecornuk. Pentsioen erreforma Emmanuel Macron presidenteak inposatu zuen dekretu bidez eta protesta handien artean, eta hura indargabetzea zen Alderdi Sozialistaren gutxieneko eskaria, ostegunean ezkerreko LFI Frantzia Intsumisoak eta eskuin muturreko RN Batasun Nazionalak aurkeztuko dituzten zentsura-mozioak ez babesteko.

Hala ere, neurria "konpentsatzeko" bestelako murrizketak egin beharko direla azaldu du Lecornuk: "Etenaldi horrek 3,5 milioi frantsesi egingo die mesede. Beraz, finantzarioki konpentsatu beharko da, baita gastuak murrizteko neurrien bidez ere".