Espainian ez dago "iritziak aske" emateko eskubiderik, Laura Mintegiren esanetan

  • Espainiako Barne Ministro Jorge Fernández Díaz-ek egindako adierazpenei erantzun die Laura Mintegik bere blogean. EH Bilduko kideak, igandean Maconen egindako atxiloketak kritikatu zituen eta Fernández Díazen arabera, adierazpenek “lerro gorria” pasa zuten. Horregatik, Espainiako Estatuko Fiskalak eta Estatuko Abokatuek Mintegi ikertzeari ekin beharko lioketela adierazi zuen ministroak.


2012ko urriaren 31n - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:03
Laura Mintegi EH Bilduko zerrendaburua.

Mintegik erantzun du esanez, “Espainian ez dagoela oinarrizkoa den eskubidea, iritziak aske adierazteko eskubidea”.

Barne Ministroak eskatutako ikerketaren harira, Mintegik zera adierazi du: Fernández Díaz bera dela ikertu beharko luketeena, eta Josu Uribetxebarriaren kasua ekarri du gogora. Mintegik azaldu duenez, Uribetxebarria askatu zuten prebarikazioan ez erortzeko, Fernández Díazek berak ABC egunkarian azaldu zuenez.

"Fiskaltzak eta ministrariak jakin badakite beste hamahiru preso daudela Uribetxebarrriaren egoera berean. Hamahiru pertsona hauek ez dute baldintzapeko askatasunik". Beraz, ministroa "prebarikatzen" ari dela idatzi du Mintegik, eta prebarikazioa delitua dela, iritziak ematea ez bezala.


Azkenak
Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Eguneraketa berriak daude