Datorren asteko ARGIAn Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiarekin egindako elkarrizketa plazaratuko dugu. Aurrerapen moduan, paperezko edizioan jaso ez dituen pasarte batzuk bildu ditu Mikel Asurmendi kazetariak bere blogean. Mintegiren hitz hauekin hasi du artikulua: "Gestionatzen ari den politika ez da guk landu nahi dugun politika, gurea parte-hartzailea da eta hori egin gabe dago".
"Jaurlaritzara iritsiz gero, gobernuko kideak zein diren izendatu ditugu ezeren aurretik", dio EH Bilduko zerrendaburuak: "Modu horretara, egitera gatozela eta ez esatera adierazi dugu. Badugula programa bat, eta berau betetzeko jende ongi prestatua, eta badugula ere borondatea. Zintzotasun agerpen izan da: lehen unetik zer egin nahi dugun eta norekin egin nahi dugu azalduz plazaratu gara. Halaber, aditzera emanez, politikoki konprometituak garela eta nor bere arloan eskarmentudunak. Kudeaketan ere, norberari dagokion arloaz badakiela, eta gainera, guk egin nahi dugun politika orain arte inork ez du gestionatu orain arte. Gestionatzen ari den politika ez da guk landu nahi dugun politika, gurea politika parte-hartzailea da eta hori egin gabe dago".
Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]
Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]
2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]
Judith Bilelo Biachó gure artean izan zen iragan udazkenean, Garabideren Aditu programaren karietara. Ekuatore Ginean jaioa (Malabo, Bioko, 1975), bubi etniako kide da, bubiera hiztun eta hizkuntzaren aldeko militantea. Iraganaz bezainbat mintzo da orainaz, geroari... [+]