Laura Mintegi: "Jaurlaritza tresna da, ez helburua"

  • EH Bildu koalizioko lehendakarigaia da Laura Mintegi. Atzo aurkeztu zen ofizialki, eta hedabideek bere zenbait elkarrizketa eta adierazpen plazaratu dituzte gaur. Batean eta bestean topatu ditugunak bildu dizkizugu hemen.


2012ko uztailaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Laura Mintegi

Berrian: "Zentzu etimologikoan da iraultzailea hau: irauli egingo dugu orain artekoa"

Aitziber Laskibar Lizarribarrek Berrian egindako elkarrizketan, Mintegik dio Jaurlaritzak aukera ematen duela politika eraginkorrago egiteko, baliabideak, tresnak eta lanabes gehiago dituztela politika egiteko. "Jaurlaritza tresna da, ez helburua", gehitzen du.

Politika berriak ezarri nahi dituztela ere esaten du, baita politika ekonomiko kreatiboak atera nahi dituztela ere, "batez ere justuagoak".

"Lehen minututik esaten ari gara zer garen: soberanistak eta ezkerrekoak gara. Ez gatoz inor engainatzera. Eta lehenengo momentutik esan dugu zein den gure helburua ere: herri honetako politika berritzea, ezkerreko politika ezartzea, eta erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko baldintzak sortzea".

Mintegik dio konbentzituta dagoela Euskal Herria inflexio puntu batean dagoela, eta norberak eman behar duela "daukan guztia dagoen lekutik". Gaineratu du berari egokitu zaiola lehendakarigai izatea, baina lasai dagoela taldean doalako.

Garan: "Oso koiuntura berezian gaude, eta nork bere lekutik ahal duena eman behar du"

Garako elkarrizketan dioenez, bere ustez ez da produktiboa inoren kontra egitea: "Azkenean horrela ez zoaz aurrera". Adostasunaren aldeko diskurtsoa landu du Mintegik.

Bestalde, adierazi du EH Bildu ez dela hutsetik sortzen, lau alderdiren koalizioa dela, eta alderdi hauek aurretik bidea egina dutela, baita inguruan pertsona uagri dituztela ere. "Zerk transmititzen du ilusioa? Elkarren artean konpontzeko posibilitatea ikusteak", dio.

Klase politikoa ustelduta ikusten duela dio. "Aspalditik ari gara esaten politika gauza serioegia dela politikarien eskuetan uzteko, eta nork bere erantzukizun atala edo dosia hartu behar du".

Radio Euskadi: "Aho batez hautatu naute lau alderdiek"

Radio Euskadin, bestalde, Mintegiri galdetu diote hautagai izendatzeko prozesua nola garatu den azal ote zezakeen. Mintegik dio koalizioa osatzen duten lau alderdiek "aho batez" onartu dutela, eta pozik dagoela horrekin.

Beheko gailu honetan entzun daiteke elkarrizketa osoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

Eguneraketa berriak daude