Lau urte gehiago Merkelen Thatcherismoarekin?


2013ko abuztuaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
(Argazkia: Henning Schacht)

“Datorren hilabeteko Alemaniako hauteskundeek Europar Batasunaren etorkizuna baldintzatuko dute. Markel eta bere gobernuaren zuzendaritzapean, bide arriskutsua egiten ari da Europa: ondasun publikoen (azpiegurak, industriak eta zerbitzu publikoak) desregulazio eta pribatizazioak kolokan jarri ditu gizarte ereduaren giltzarriak eta ongizate estatua suntsitzen ari da. Angela Merkelek gutxieneko ongizatearen Europa du helburu”.

“Krisi ekonomikoak bidea ireki dio Alemaniari gainontzeko estatuak pribatizaziora eramateko. Krisipeko prezio baxuetan saldu dira ondasun publikoak eta zergak ordaintzen dituzten herritarren diruarekin ordaindu dira bankuek sortutako zuloak. Hortaz, demokraziaren oinarriei eraso egin zaie”.

“Pribatizazioaren apostuluek ondasun publikoen salmentak monopolioak desagerrarazi eta Estatuari zein kontsumitzaileei mesede egiten diotela diote. Horren ordez, Portugal eta Greziako pribatizazioei erreparatuz gero, kaleratzeak, gastu handiagoak eta zerbitzuen gainbehera izan dituzte ondorio”.

 “Baina Europako ezkerra ikasi du Erresuma Batuan Thatcherrekin nozitutako esperientzaz. Denon ondasunak direnak babesteak arduratzen ditu herritarrak, eta sortu dira pribatizazioak baliogabetzea lortu duten herri-mugimenduak ere.”

“Herritarrok indar guztia galdu nahi ez badugu, pribatizazioaren aldeko olatu guztiak, gaurkoak eta etorkizunekoak, geldiarazi behar ditugu.  Europaren etorkizunerako Merkelen ikuspegi ustela gaindituko duen alternatiba osatzea da gakoa. Baina esan bezala, datorren hilabeteko hauteskundeetan Alemaniako hautesleek Europa gogor jo dezakete”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Angela Merkel
2017-09-25 | Xalba Ramirez
Merkelek hauteskundeak irabazi ditu, eskuin muturra jada hirugarren indarra den Alemanian

Alemaniako hauteskunde orokorretan garaipena lortu du berriz ere Angela Merkel kontserbadoreak. Sozialdemokratek (SPD) bozen %20,5 eskuratu dute, alderdiaren inoizko emaitzarik txarrenak. Eskuin muturrak berriz, ikaragarri egin du gora, Bundestagean sartuz lehen aldiz, bozen... [+]


2017-02-24 | Ane Irazabal
Ongi etorri harresiz jositako Europara

Errefuxiatuen aferak Bruselako agintarien benetako aurpegia estalgabetu du. Europako eskuina eta sozialdemokrazia hurbildu egin dira mugimendu ultranazionalisten diskurtsoetara. Inkesten presioa garondoan sentitu dute eta bozak ez galtzeko politika berrantolatzeari ekin diote... [+]


Boikot kanpaina abiarazi dute Alemaniako multinazionalen aurka

Sare sozialetatik hasi da multinazionalen aurkako boikot kanpaina eta Adidas, Nivea edota Milka markak, besteak beste ez kontsumitzera deitu dute, Alemaniako enpresak Greziarekin edukitzen ari diren jarrera salatzeko.  


2014-05-12 | ARGIA
Ukraina handi geratzen zaio Merkeli

Ukrainako krisiari buruzko analisia egin du Rafael Poch nazioarteko gaietan aditua den kazetariak La Vanguardiako Diario de Berlin blogean. Atzean dauden tentsio diplomatiko eta interesak xehatu ditu.


AEB-Europa, espioitza zortzi puntutan

“Obama lehendakariak atzerrira bidaiatzen duenean, bere kolaboratzaileak arduratzen dira maletan liburu labur batzuk sartzeaz, baita atzerriko liderrentzat opariak ere; eta diplomaziarekin baino akanpadarekin harreman handiagoa duen zerbait: kanpin denda bat”.


Eguneraketa berriak daude