argia.eus
INPRIMATU
Lau preso gehiago hurbilduko dituzte Euskal Herrira
  • Jon Bienzobas, Aitor Agirrebarrena, Iñaki Etxeberria eta Patxi Markes dira hurbilduko dituzten presoak, azken hau Castellotik Zaballako espetxera. Basaurin zegoen Unai Fanori, halaber, hirugarren gradua emanago diote.

ARGIA @argia 2021eko urtarrilaren 15
Arg.: Garazi Loiarte

Euskal preso politikoen gerturatze itoginak aurrera darrai eta hau da Espainiako Espetxe Erakundeetatik aurten iragarritako lehena.

Jon Bienzobas Dueñaseko espetxera ekarriko dute, Palentziara, eta Aitor Agirrebarne Villabonara, Asturiasera. Biak Euskal Herritik ia mila kilometrora dagoen Cadizeko Puertoko espetxetik aterako dira. Iñaki Etxeberria Topasetik (Salamanca) El Duesora (Cantabria) eramango dute.

Preso hauek guztiak, ohikoan, lehen graduan izaten dituzte, dagoen sailkapen gogorrenean eta eskubide gutxien eskaintzen duena. Aurrerantzean guztiak bigarren graduan izango dira.

Espetxe Erakundeetako iturriek jakinarazi dutenez, pandemiaren egoerak ahalbidetzen duenean emango dira gerturatzeak. Iturri berberen esanetan, presoek espetxe legeria onartu eta beren jardueran eragindako oinazea aitortu dute.