Bernako Effy 29 etxe okupatua desalojatu du poliziak asteazkenean, Suitzan. Tribune de Geneve egunkariak jaso duenez, polizia operazioan istiluak izan dira. JUSO Stadt Bern kolektiboak abenduan okupatu zuen eraikina. Etxebizitzak egingo dituztela iragarri du Udalak.
JUSO Stadt Bern kolektiboko kideek poliziaren jarrera "desproportzionatua" dela salatu dute Bakea etxolei, guda palazioei izenburuko ohar bidez. Berna hirian egon den okupazio olatua etxebizitzaren arazoarekin lotu dute eta irtenbide bat bilatu beharraz ohartarazi dute.
Poliziak gomazko pilotak erabili zituen eta etxe barnean zeudenek pintura eta koheteak jaurti zituzten leihoetatik.
Effingerstrasse Bern @20min pic.twitter.com/lNmmifj7my
— ilhami sönmez (@ilhamisoenmez) 2017(e)ko otsailak 22
"Berna hirian gertatzen ari den okupazio olatuak argi erakusten du etxebizitza arazoari irtenbide bat ematen beharra dagoela", diote oharrean. Poliziaren jarrera desproportzionatua salatu dute
Asteazken gauean 300 lagunek manifestazioa egin zuten eta istiluak izan ziren.
Hilabeteak ziren huste arriskuan zirela. Abenduaren amaieran etxe okupatuaren aldeko manifestazioa egin zuten.