Lau orduko erresistentzia Bernako Effy 29 etxe okupatuaren hustean

  • Bernako Effy 29 etxe okupatua desalojatu du poliziak asteazkenean, Suitzan. Tribune de Geneve egunkariak jaso duenez, polizia operazioan istiluak izan dira. JUSO Stadt Bern kolektiboak abenduan okupatu zuen eraikina. Etxebizitzak egingo dituztela iragarri du Udalak.


2017ko otsailaren 24an - 10:41

JUSO Stadt Bern kolektiboko kideek poliziaren jarrera "desproportzionatua" dela salatu dute Bakea etxolei, guda palazioei izenburuko ohar bidez. Berna hirian egon den okupazio olatua etxebizitzaren arazoarekin lotu dute eta irtenbide bat bilatu beharraz ohartarazi dute.

Poliziak gomazko pilotak erabili zituen eta etxe barnean zeudenek pintura eta koheteak jaurti zituzten leihoetatik.

"Berna hirian gertatzen ari den okupazio olatuak argi erakusten du etxebizitza arazoari irtenbide bat ematen beharra dagoela", diote oharrean. Poliziaren jarrera desproportzionatua salatu dute

Asteazken gauean 300 lagunek manifestazioa egin zuten eta istiluak izan ziren.

Argazkia: @antagonismus

Hilabeteak ziren huste arriskuan zirela. Abenduaren amaieran etxe okupatuaren aldeko manifestazioa egin zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Donostialdeko okupazio bulegoak hamargarren urteurrena ospatuko du

Donostialdeko okupazio bulegoak hamar urte beteko dituela eta, urteurren festa antolatu du astebururako. Ostiralean mahai ingurua egingo dute Parte Zaharreko Birunda gune autogestionatu berrian, Etxebizitzaren defentsan, antolakuntza esperientziak ezagutzeko. Bertan izango dira... [+]


Eguneraketa berriak daude