argia.eus
INPRIMATU
Lau Guardia Zibilek deklaratuko dute asteazkenean Eneko Compainsen tortura salaketagatik
  • Iruñeko Justizia Auzitegian deklaratu beharko dute lau Guardia Zibilek epailearen aurrean 2010ean Eneko Compains atxilotu eta inkomunikazio aldian torturatu zutela leporatuta. Egun horretan 9:15ean protesta bat deitua dago Compainsi babesa adierazi eta tortura salatzeko. ENTZUN Compainsi egindako elkarrizketa:

Euskalerria irratia @fm983irratia 2018ko maiatzaren 02a
Eneko Compains (Arg: Euskalerria Irratia)

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.