Digestio aparatua, medikuntza-intentsiboa, traumatologia eta urologia kategorietan espedientea irekiko da datozen egunetan, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak jakitera eman duenez.
Eusko Legebiltzarran egin du agerrialdia lan eskaintza publikoan izandako irregulartasunak direla eta. Lehendabizi alderdi politikoek hartu dute hitza eta ondoren sailburuak.
EH Bilduk, Alderdi Popularrak, PSOE-k, Ahal Duguk eta EAJ-k auziaren inguruan zalantza agertu dute eta guztiak “gardentasunez” erantzuteko eskatu diote sailburuari.
Darponek adierazi duenez, guztia ari dira erabateko zorroztasun eta gardentasunarekin aurrera eramaten. “Ekainaren hasieratik gaur arte hainbat bilera egin ditugu eragile desberdinekin guztia argitzeko asmoz”. Gaineratu du, Osakidetza zuhurtziaz ari dela pausoak ematen eta guztia konponduko dela.
Hautaprobetako epaimahaian sindikatuen ordezkaritza egoten dela azaldu du eta tribunalak oso lan ona egiten duela, “erabateko konfiantza dut beraiengan”.
Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.
Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.
Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".
3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]
LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.