argia.eus
INPRIMATU
Laszlo Csatary kriminal nazia hil da
  • Laszlo Csatary nazia 98 urterekin hil da Budapesteko erietxe batean pneumoniarekin, juizioaren zain zegoela. Bigarren Mundu Gerran 15.700 judu hiltzea egotzita gerra krimenagatik auziperatuta zegoen.

Itsaso Zubiria Etxeberria 2013ko abuztuaren 12a
Laszlo Csatary kriminal naziak 2012tik etxe barruko atxilotzea zeukan. Juiziorik gabe hil da.

Hungaria eta Eslovakian egindako krimenak eraman ditu berarekin Laszlo Csataryk. Kosiceko (gaur egun Eslovakia) kontzentrazio esparruko buru izatea leporatu zioten Hungariako fiskalek joan den ekainean. Tortura eta exekuzio ilegalak egiteko laguntza eman izana ere leporatu zioten. Gainera, juduak Kosiceko kontzentrazio esparrutik Aushwitzera deportatzeko agindua ematen zuela diote.

Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean Kanadara ihes egin zuen. Montreal eta Toronton arte salerosle bezala aritu zen lanean, baina 1997an desagertu egin zen Ottawako agintariek Kanadako herritartasuna kendu ziotenean. 2012an Budapesten aurkitu zuten eta etxe barruko atxilotzea ezarri zioten.