argia.eus
INPRIMATU
Lasarte-Orian gizonezko bat atxilotu dute biolentzia matxistagatik
  • Igande goizaldean izan da atxiloketa, bere emaztea eskaileretatik behera bota izana leporatu diote 41 urteko gizonezkoari.

    Gertaera, igande goizaldeko 5:30ean Lasarte-Oriako taberna baten hasi da. Lekuko batzuk adierazi dutenez, gizonezkoak behin eta berriz egin dio bultza emakumezkoari. Hau ikusita, tabernariak kanporatu egin du gizona eta Ertzaintzari deitu.

    “Bikotea berriz eztabaidan hasi eta gizonak bere emaztea eskailera batzuetatik bota du” lekukoek adierazi dute.

    Gizonezkoa atxilo eraman du Ertzaintzak komisaldegira.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 11