Larunbatean Baionan etorkinekin piknika partekatuko dute

  • Ekainaren 23an, larunbatarekin, arratsaldeko 6etatik landa, Baionako Roland Barthes zabalgunean. Ipar Euskal Herriko migranteekin piknika partikatua izanen da, animazio frangorekin. Horiekilako elkartasuna erakusteko beste parada bat. Janari edota edatekoa ekarri eta festa egitera gomitatuak gira denak.


2018ko ekainaren 22an - 10:05

Frantses poderearen sinboloa den suprefetura beltzez jantzi genuen maiatzaren 19an, jende eskubideen dolutan, migranteen oinarrizko eskubideen dolutan bait gira. Alabainan “Babesa eta Immigrazio” lege proiektuarekin guziz atzera egiten da eta atzerritik heldu diren jende anitzen egoeraren txartzea aurreikusten da.

Neurri gerizatzaile batzutaz aparte, lege proiektu horrek murrizketak, kontrolak, bereizketak antolatzen dituzten neurri zorrotzak jartzen ditu eta aplikatu beharko litakeen zuzenbide komuna ez du errespetatzen. Testu horrek gaizki erabiltze instituzionala azkartzen du. Pertsonen oinarrizko eskubideak zangopilatzen dituen gaur egungo politika azkartu nahi du testu honek. Lege proiektuaren kontra bozkatu duen En Marche ohiko Jean Michel Clément deputatuak dion bezala: "polizia neurriak dira harrera neurriak baino".

Hala nola lege horrekin:

CNDAren aitzinean (Cour Nationale du Droit d'Asile) errekurtso bat pausatzeko epea 30 egunetik 15 egunetara pasatuko da Erretentzio administratiboaren iraunpena bikoiztua izanen da, 90 egunetara pasatuz; gaitzago oraino haurrak preso atxikitzeko posibilitatea onartu dute deputatuek. Atzerritarren desterratzea eta frantses estadura itzultzeko debekuen sistematizazioa izanen da. Gaur eguneko migrazioen erronkari erantzuten ez duen lege proiektu horren kentzea fermuki eskatzen dugu.

Elkar bizitza eta aniztasuna eraiki dezagun

Azken urte hauetan eraman izan den migrazio politika hautsiko duen bestelako migrazio politika bat aldarrika dezagun. Migranteek nahi duten tokian bizitzeko ahala emanen dien integrazio politika bat fermuki galdegin dezagun. Europaren atarian, Europan eta frantses estaduan dauden ehun milaka migranteen oinarrizko eskubideak errespetatuko dituen migrazio politika bat exijitu dezagun.

Eta hemen berean?

Ipar Euskal Herrian hamarnaka dira karrikan bizi direnak, ala Paueko Prahdan kokatuak direnak, berdin anonimoek aterbetuak ala Eukal Herriko hainbat tokitan gure kolektiboak lagunduak. Mohamed, Mansour, Ibrahim, Nora, Moussa, Mariam, Abdoulazim, Abdoulaye, Aminata... Dublinatuak, geriza eskatzaileak, geriza ezeztatua izan dutenak, paperik gabekoak... gaur izen bat eman nahi diegu, ageriko jendea bilaka daitezen, oroz gainetik historio pertsonala bat eta migrazio ibilbide bat duten pertsonak baitira. Iparraldeko eta Landesetako hego aldeko migranteen egoera agerian ezarri nahian, agintariei mezu azkar bat helarazi nahi diegu, dublinatzea eta sailkapen politikoarekin buka dezaten.

Ondoko hitzordua:

Ekainaren 23an, larunbatarekin, arratsaldeko 6etatik landa, Baionako Roland Barthes zabalgunean. Ipar Euskal Herriko migranteekin piknika partikatua izanen da, animazio frangorekin. Horiekilako elkartasuna erakusteko beste parada bat. Janari edota edatekoa ekarri eta festa egitera gomitatuak gira denak.

Albiste hau Herriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


Lotsaren ituna

Duela aste batzuk Bartzelonan batu ginen Mugak Zabalduz karabanaren aurtengo ibilbidea eta helburua zehazteko asmoz. Uztailean Trieste eta Balkanetako mugara joango gara, berriro ere (bederatzigarren edizioa da) Europak sustatzen duen migrazio-politikak sufrimendua eta heriotza... [+]


Materialismo histerikoa
Atzerritar

Eta mugak igarota ere zer, muga azalean geratzen da, eta betirako, etengabe, da atzerritar barruan muga daramana, hain atzerritar, ezen ez duen guztiz pertsona ematen. Ezen hori baino ez dugun ikusten, hemengoa izanik ere bai, askotan, ijitoa bada, adibidez, atzerritarra... [+]


Frontexek bazekien ‘Adriana’ ontziko migratzaileak arrisku larrian zeudela, baina ez zuen ezer egin

Greziako kostaldean joan den urteko ekainean 720 migratzaile zeramatzala hondoratutako itsasontziaren kasuari buruzko ikerketa publiko egin du Europako Herritarren Defendatzaileak. Azaldu duenez, Frontex erakundeak ez du nahikoa "tresnarik" egoera horietan bere... [+]


Eguneraketa berriak daude