Larunbat honetan erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko manifestazioa Hondarribian

  • Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta duela 12 urte Txingudin eraiki nahi zuten erraustegiaren aurka mobilizatu ziren herritarrek deitu dute. Gonbidapen berezia egin diete orain arte erraustegi proiektua herritik hurbil tokatu eta borroka egin duten taldeei (Arritzeta, Landarbaso, Ereñotzu, Hernani, Urnieta...) eta egun zabortegien aurka ari diren Ormaiztegi, Mutiloa eta Gabiriari: "Borroka berdinean gaude eta elkar lagundu behar dugu".


2017ko otsailaren 01an - 08:05

Manifestazioa Hondarribiako Butron pasealekutik abiatuko da, 12:30etan. Deitzaileek erraustegiaren aurkako manifestazioa baliatu nahi dute Hondarribia eta Irungo Udalei gaikako bilketan pauso eraginkorrak berehala emateko eskatzeko, haien hitzetan, "ulertzen oso zaila baita Txingudin pertsona bakoitzak urtean 264 kilo zabor zabortegira bidaltzen dituen bitartean, Debagoienan 80 kilo eta Tolosaldean 100 kilo bideratzen dituztela".

Gogoratu dute Europako legeen arabera 2020an derrigorrezkoa izango dela materia organikoa gaika biltzea. Eta erraustegiaren beharrik ez dagoela aldarrikatu dute bidalitako prentsa oharrean: "Etxeko lanak denok ondo egiten ditugunean, Gipuzkoan urtean sortzen diren 155.000 tona errefus 50.000 tona bihurtuko dira. Hau tratatzeko 200.000 tona erretzeko gaitasuna duen eta 1.000 milioi euro baino gehiago kostako zaigun erraustegia eraikitzea burugabekeria da. Badira eta aurkeztuta daude errefusa tratatzeko modu osasungarriagoak eta merkeagoak".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
"Erraustegiaren errealitate kutsatzailea" agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


Eguneraketa berriak daude