argia.eus
INPRIMATU
Larunbat gauean bortxatu egin zutela salatu du emakume batek Gasteizen
  • Larunbat goizaldean Gasteizen bortxatu egin zutela salatu du emakume batek, etxerako bidean zela.

ARGIA @argia 2022ko apirilaren 12a

Udaltzaingoan jarri du salaketa, Hala Bedin irakur daitekeenez.Txagorritxuko ospitalean artatu dute emakumea eta baieztatu dute sexu eraso batekin "bateragarriak" izan daitezkeen sintomak dituela emakumeak.

Udaltzaingoaren lehen hipotesien arabera, erasotzaileak edo erasotzaileek, pentsio batera eraman zuten emakumea, ia konorterik gabe zegoela eta han bortxatu zuten.