Preso gaixo larrien eskubideen aldeko manifestazioarekin bat egin dute osasun alorreko profesionalek

  • Giza Eskubideen errespetua oinarri izango duen elkarbizitzarako gizarte bat aldarrikatu dute gaur goizean osasun alorreko zenbait profesionalek Donostiako ospitalean.

Donostiako ospitaleko hainbat langilek bat egin dute manifestazioarekin. (Argazkia: Sare)

2016ko urriaren 05an - 12:30

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) esaten duena gogora ekarri dute, “pertsona guztien oinarrizko eskubidea da osasunerako eskubidea eta osasun asistentzia duin bat edukitzea”. Horren arabera, adierazi dute pertsonak “ahalik eta osasuntsuen bizi ahal izateko beharrezkoak diren baldintzak” sortu behar dituztela estatuek eta euren gobernuek.

Hori dela eta, larriki gaixorik dauden euskal presoen kaleratzea eskatu dute, “beharrezkoa zaien osasun asistentzi bat izan dezaten”. Hortaz, Sarek Donostian urriaren 15erako deitu duten manifestaziora gehituko direla adierazi dute, osasun alorreko langileen sinadurak biltzen ari direla gaineratuz.

Egun, hamar dira larriki gaixorik dauden euskal presoak: Jose Ramón Lopez de Abetxuko, Jagoba Codo, Ibon Iparragirre, Aitzol Gogorza, Jesus Maria Martin, Iñaki Etxeberria, Gorka Fraile, Garikoitz Arruarte, Ibon Fernandez Iradi eta Josetxo Arizkuren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude