argia.eus
INPRIMATU
Lapurtutako mugikorrak ezin erabili ahal izateko sistema martxan da Hego Euskal Herrian
2003ko maiatzaren 29a
Gaurtik (29) aurrera Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako erabiltzaileei mugikorra ostuta ere, lapurrak segur aski ezingo du erabili, telefonoa blokeatzea ahalbidetzen duen sistema martxan jarri baita. Aurrerantzean mugikorra lapurtzen badigute gure telefonia enpresari deitu beharko diogu eta telefonoaren IMEI zenbakia eman, 15 digitu dituen zenbaki bat hain zuzen ere. Gure telefonoaren IMEI zenbakia zein den jakiteko *#06# idatzi dezakegu gure telefonoan. Behin zenbakia dakigunean, berau leku seguru batean gordetzea aholkatzen dute.