Lapurdiko Itsasun, duela 2.000 urte bezala, gure lurrak urre lumaz dir dir!

  • Urrea, urrea ba omen da Itsasu Basaburun! Zer dio ments horrek pentsatuko duzue lerro hauk irakurtzen hastearekin. Alta, zorionez edo zoritxarrez, bada zinez urrea Basaburun. Argitxu Beyrie ginuen hizlaria Sanoki gelan duela zenbait aste. Gure herritar jakintsunak, arkeologia baitu ofizio, agertu dauku labur bada labur nolako harrobiak eta metalki miaketak izan ziren duela hogoita hamar mende edo gutixago Ipar Euskal Herri huntan.


2016ko otsailaren 16an - 17:24
Urzumu mendixkan, Itsasu eta Ezpeleta artean, gaur egun motorrik gabeko hegazkinentzako pista dago. (Argazkia: Mediabask)

Artzaingoak eta laborantzak gure mendi mazelak eta haran zolak beretu aintzin, hemen gaindiko bizitzalek, taldeka edo leinuka bizi ziren Tarbeli eta beste euskaldun arbasoek, harrotzen zituzten sekulako lur metak burdin, kobre, berun, zilar edo urre biltzeko. Banka edo Arrosa ezagunagoak dira naski kobre edo burdinarentzat, aldiz Itsasu-Ezpeleta inguruetako lurrek arrakasta gehiago zuten urre burdina baitzuten. Itsasuarrek baginakien aspalditik Intermarché gibeleko tontorreria hori ez zela baitezpada naturaren ondorio hutsa, gizonek ere utzia zutela noizbait beren hatza. Eta entzuna ginuen, erdi sinetsia, urre miaketek zituztela sortuak horko munho bereziak. Argitxuk hori guzia baimendu dauku.

Gehiago harritu gira aldiz agertu daukularik gure Basaburuko Urzumu mazela guzia, erakutsiz oihanez estaliak ziren errekak ez zirela osoki naturalak, ez zirela ur iturrien ixuriek zizelkatuak mendez mende. Argitxurentzat lehengoak, aspaldiko euskaldunak, antolatzen ziren ur bideak erreka horietan behera igortzeko, lurraren garbitzeko, urre lumak bilduz ardi ile ala iratze ezpal batzuetan. Ez dakigu nundik zuten aldiz ura Ursumu gainean, ala parreko Atharri mazelatik jausten ote zuten oldarrean upatzeko Urzumu gaineraino...

Harri urrea bada nunbait Urzumuko lur sabelean, eta betidanik urre luma ateratzen dukete iturriko urek. Zorion gozoa izan liteke berri hori Basaburuko laborarientzat, aski baginu urre biltzaile bihurtzea eguneroko ogiaren irabazteko. Zorigaitza aldiz heldu balizkigu kanpotik urre biltzaileak, eta bada denek aipatzen duten Submine enpresaren proiektoa zintzilik Lapurdi aldean.

Lasai zaudezte, ez dugu asmorik berehala uzteko urre miatzaile enpresarik gure auzoan. Zaudezte erne, segituko baitugu barazki fresko saltzen, eta nork daki ez ditugunez porru eta pastinarreak beren lurrarekin banatuko saskitan udaberritik aintzina. Hor dituzkezue zuek ere etxeko sukaldean urre lumak. On dagizuela!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-26 | Euskal Irratiak
"Frantsesenia lizeoak ber filosofia atxiki du 70 urtez, tokiko laborantzari loturik"

Frantsesenia lizeoa, 70 urtez Ipar Euskal Herria barnealdeko laborarien formatzen.


Ingurumenaren aldeko neurrien arintzea dakarren NPBaren erreforma onartu dute eurodiputatuek

Europako Batzordeak landutako Nekazaritza Politika Bateratuaren "sinplifikazioaren" alde bozkatu dute eurodiputatuek. 425ek egin dute alde, 130ek aurka eta beste 33 abstenitu dira.


2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Eguneraketa berriak daude