Lanuzteak hasi dituzte Zumaiako Balenciaga ontziolan itun "duina" lortzeko

  • Zumaiako Balenciaga ontzioletako langileak bi orduko lanuzteak egiten hasi dira aste honetan. Enpresako itun "duina" lortzea dute mobilizazioek helburua. Printzipioz, aste honetan eta datozen asteotan egingo dituzte lanuzte hauek. 

Argazkia: LAB sindikatua
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 23an - 15:28

LAB sindikatutik jakitera eman dutenez, urtebete baino gehiago doaz enpresako zuzendaritzarekin paktu berriaren negoziazioetan, “ez aurrera eta ez atzera”. Langileen esanetan, beraien partetik “entzuteko, hitz egiteko eta akordiora iristeko borondate guztia erakutsi izan dugu. Enpresak beti entzungor egin izan die gure proposamenei, ordea. Beti nondik estutuko dabil egiten ditugun bileretan, ez du jarrerarik aldatzen”.

Gaineratu dutenez, jada “topea jo” dute eta lanuzte hauekin hastea erabaki dute. “Enpresak jarrera aldatuko ez balu, egun osoko lanuzteak egiten hastea ere erabakita daukagu.

Enpresak azken urte honetan erakutsi duen jarrera salatu dute langileek komunikatu honen bidez. “Gure eskubideak bermatuko dituen paktu bat sinatu nahi dugu. Langile eta zuzendaritzak negoziaketa asko egin ditugu. Beti izan dugu paktua sinatuta. Ez dugu esango bide erraza izan denik; izan ere, borrokari eta negoziazioari eskerrak lortu ditugu orain artekoak. Baina, azken urtebetean enpresak erakutsi duen jarrera, erabat itxia izan da, eta edozein proposameni entzungor egiten die”.

Mobilizazioak beraien eskubideak defendatzeko helburuarekin deitu dituztela azpimarratu dute, eta, akordio duin bat lortu ezean, era progresibo batean lanuzteak luzatzen eta areagotzen joango dira eman dute jakitera.

Lanuzteen egutegia

Aste honetan, ostegunera arte, goizez egingo dituzte lanuzteak, 9:00etatik 11:00etara. Soluzio bat aurkitu ezean, datorren ostiralean, hilaren 2an, egun osoko lanuztea egingo dute, eta, otsailaren 5ean, goizez eta arratsaldez egingo 

Artikulu hau Baleikek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


Eguneraketa berriak daude