Lanuztea egin dute Edesa Industrialeko lau zentroetan

  • LAB sindikatuak jakinarazi nahi du gaur, abenduak 12, Edesa Industrialek Arrasate, Eskoriatza eta Basauriko lan zentroetan ordu bateko lan uzteak deitu dituela Geyser eta Edesako langile komiteek. Lanuzteak %90eko jarraipena izan du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko abenduaren 12an - 17:29
LABek eta ELAk Arrasaten deitutako bilkuraren irudi bat. (Arg.: Goiena)

LABek prentsa ohar bidez honako hau esan du: "Enpresako zuzendaritzak gaur komunikatu behar zituen kaleratzeak, baina komitearekin zeukan bilera atzeratzea erabaki du, agenda arazoak argudiatuta, printzipioz bihar arte".

"Konzentrazioak iraun duen bitartean langile asanblada bat burutu da, datozen mobilizazioak adosteko, baina enpresarekin izango den bilera egin arte ez da erabakiko zer motako mobilizazioak burutu. LABentzat kaleratze hauek ez dira batere onargarriak. Benetako arazoa enpresak urtean zehar daraman norantza da (kaleratzeak, EREak, ekoizpen etenaldiak...) eta hau proiektu industrial ezaren ondorioa besterik ez da".

"Instituzioengana zuzentzen gara, batez ere, Eusko Jaurlaritzarengana, eta baita inplikatuta dauden eragileengana (Mondragon, Fagor, S.coop) arazo larri honen aurrean engaiatu daitezen".

(Albiste hau Goienan argitaratu da eta CC by-sa lizentzia medio ekarri dugu ARGIAra)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude