Lantegi bat okupatu dute Tolosan, gaztetxea eraikitzeko

  • Uztailean ere beste eraikin bat berreskuratzen saiatu ziren, baina Ertzaintzak egun berean hustu zuen. Denbora luzez hutsik egon den fabrika batean sartu dira gaurkoan; auzolanari ekin diote eta abendurako eta urtarrilerako egitaraua plazaratu dute dagoeneko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko abenduaren 24an - 07:57
(Argazkia: Tolosaldeko Ataria)

Duela urtebete jarri zuten martxan Tolosako Gazte Asanblada, eta udaz geroztik ari da proiektuak aurrera eramateko gune autogestionatu bat lortu nahian. Hainbat gaztek uztailean egin zuten lehen ahalegina eraikin bat okupatzeko, baina Poliziak egun berean kanporatu zituen. Gunerik gabe, baina lanean jarraitu zuten, ekintza andanaz osatutako GazteBurua antolatuz. 

Inflexio puntu horren ostean, gaztetxearen aldeko borrokarekin jarraitzea erabaki zuten, eta lantegi bat okupatu berri dute. Lekua txukuntzen ari dira 20 lagun inguru, eta auzolanean aritzera deitu dituzte herriko gazteak. Abendurako eta urtarrilerako egitaraua ere antolatu dute dagoeneko.

[Albistea hau Topatu.eus-en webgunetik ekarri dugu hona lizentzia libreari esker. Artikulu originala hemen aurki dezakezu]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazte mugimendua
Zestoako gaztetxea husteko agindua eman du epaileak

Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.

 


Bi gazte epaitu dituzte asteazkenean Zestoako gaztetxearen okupazioagatik

Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


Eguneraketa berriak daude