Lankide baten heriotza salatuko dute EHUn

  • LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek ordu beteko lanuztea deitu dute asteartean 12:00etatik 13:00etara. Horrez gainera, kontzentrazioa egingo dute, 12:15etik 12:45era, Leioako campuseko Mikel Laboa plazan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 10an - 11:17
Lan-istripua salatzeko elkarretaratzea, Bilboko Ingeniaritza Eskolan (Argazkia: STEILAS)

Leihoa.info agerkariak jakinarazi duenez, hilabete eta erdia koman egon ostean, bariku arrastian zendu zen Bilboko Ingeniaritza Eskolako langile bat.

Maiatzaren 21ean, Bilboko Ingeniaritza Eskolan, istripu larria gertatu zen: aldez aurretik, intzidentea eta istripua gertatutako emergentzia-irteerako ate batetik sartutako langile bat eskaileretatik behera erori eta kolpe larria jo zuen buruan. Horren ondorioz, konortea galdu zuen eta larrialdi-zerbitzuek Gurutzetako ospitalera eroan zuten; bertan eman du hilabete eta erdia, koman. Azkenean, ezbeharra heriotza bilakatu zen iragan bariku arrastian.

LAB sindikatuak gertatutakoa salatu zuen: aipatu eskailerek ez zutela aplikatzen zaien araudia betetzen eta beste zenbait irregulartasun salatu zituen. Gainera, ordutik pasatutako denbora osoan istripuaren inguruko informaziorik ez dutela jaso salatu du LABek; ez Osalanetik, ez Lan Ikuskaritzatik, ezta EHUko Zuzendaritzaren aldetik ere.

Zabaldutako komunikatuan, EHUn "unibertsitateko langileek bizitza galtzerainoko istripuak gertatzen jarraitzea" deitoratu dute LAB, Steilas, CCOO, UGT eta ELA sindikatuek. Horrexegatik, “langile guztiei burutuko diren ordubeteko lanuzteetan eta kontzentrazioetan parte hartzera" dei egiten diete.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lan istripuak
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


2024-02-15 | ARGIA
Langile bat hil da Olaztiko zementu-enpresa batean

Ostegun eguerdian gertatu da ezbeharra Cementos Portland enpresan, Olaztin. Urtea hasi denetik 15 langile hil dira Euskal Herrian.

 


Hiru egunetik behin langile bat hil da Euskal Herrian, urtea hasi zenetik

Durangon 47 urteko langilea hil da asteartean eta jadanik istripuz hildako 14. behargina da aurten Euskal Herrian, LABek emandako datuen arabera. Fumbarri lantegiko teilatuan lanean ari zela erorita hil da langilea eta azpikontrataturiko enpresa batentzat ari zen. Sindikatuek... [+]


2024-01-22 | ARGIA
Lau langile hil ziren Euskal Herrian aurreko astean

Urizaharreko harrobian lanean ari zela hil zen behargin bat joan den ostiralean, makina batek harrapatuta. Urtea hasi denetik, zortzi langile hil dira.


Eguneraketa berriak daude