Langileei soldatarik ordaindu ez dien Donostiako kafetegia salatuko dute larunbatean

  • Donostiako langileen Babes Sareak mobilizazioa deitu du irailaren 9ko goizeko 11:00etarako Gogoko Goxuak kafetegiaren aurrean “ordaindu zor duzuna” lelopean. Hainbat lan baldintza urraketa salatu dituzte, besteak beste dagokiena ez ordaintzea bi langileri.


2017ko irailaren 06an - 11:43

Maddi, Olaia, Maialen eta Olaia langile ohien lekukoa jaso du Donostiako babes Sareak. Bertan salatzen dute besteak beste kontratu gabe lan egin izana edo dagokien soldata ez jasotzea. Sarearen arabera, lau langile hauek dira lekukotasuna ematen ausartu diren bakarrak, baina praktika ohikoa da enpresa honetan. Hilabetean hainbat aldiz aldatzen da langilez, “ohikoa baina azkarrago”.

Maddiren kasuan adibidez, hilabetez astean hogei ordu lan eginda 650 euro bermatzen zizkion, baina zegozkion baino ordu gehiago egiteaz gain gutxiago kobratu duela adierazi du, 571 euro hain zuzen. Olaiak salatzen duenaren arabera berriz, astebete eta egun bat lanean egon ondoren utzi egin zuen ez ziotelako hitzartutako kontratua egin. Oraindik ez du ezer kobratu.

 

 

Maddi eta Olaiari zor zaiena ordaindu arte “beren iruzurrak salatzeko” ekintzak egiten jarraituko dutela adierazi du Babes Sareak.

Babes Sarea “bakarrik eta babesgabe sentitzen garen langileok gure autodefentsa antolatzeko tresna” da. Beren iritziz “gatazka laboral hauek, baldintza prekarioak, abusuak... ez dira arazo indibidualak, eta indibidualki ez ditugu konponduko”. Langileak antolatzea funtsezkoa dela uste dute: “Denok langile klasekoak bagara denok batera egin behar diegu aurre arazo hauei. Horregatik Maddi eta Olaiaren gatazka gure gatazka ere bada”.

Ekainaren 30ean LABek, Ernaik eta Babes Sareak kontzentrazioa egin zuten egoera salatzeko.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


Mecanerreko langileakaz batera mobilizatu dira Bizkaiko 60 enpresa inguru industria-politikan jarrera aldaketa bat eskatzeko

Gaur, apirilak 16, Eusko Jaurlaritzari eta Industria Sailari beren industria-politikan jarrera aldaketa bat exijitzeko manifestazioa egin dute Bizkaiko 60 industria-enpresa inguruk Mecaner enpresako langileakaz batera, Bilbon. Adierazi dute "hitzetatik ekintzetara"... [+]


Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Eguneraketa berriak daude