Langile pobreagoak ekarri ditu hazkunde ekonomikoak

  • Prekarietateak gora egin du Hego Euskal Herrian, LABek kaleraturiko txostenaren arabera. Lurraldea hazkunde ekonomikoan murgilduta badago ere, lan baldintzek okerrera egin dute: “Krisia eragin zuten sakoneko arrazoiak ez konpontzeaz gain, areagotu egin dira”, dio sindikatuak. 2015eko bigarren seihilekoko datuak biltzen ditu txostenak.


2016ko otsailaren 25an - 10:49
2015eko bigarren seihilekoan bildutako datuak aurkeztu ditu LABek. (Arg: LAB)

Azken urteetan sorturiko enplegua “oso prekarioa” izan da LABen esanetan. 2015ean Hego Euskal Herrian sinatu ziren kontratuen %93,6 aldi baterakoak izan ziren eta horietatik ia erdiek hilabete baino gutxiagoko iraupena zuten. Gazteen egoera azpimarratu du sindikatuak: “Gazteen kasuan are eta larriagoa da egoera. 2015. urtean gazteek sinaturiko kontratuen %95,7 aldi baterakoak izan dira”.

Lanaldi partzialek ere badute zeresanik enpleguaren sorreran. 2008az geroztik behera egin dute lanaldi osoko enpleguek; lanaldi partzialak ari dira nagusitzen. Emakumeak dira alor horretan kaltetuenak, emakumeen %30,6ek dute lanaldi partziala.

Soldaten irakurketa ere egin du sindikatuak. Bere esanetan, %28 eta %30 bitartekoa da soldata baxua duten langileen ehunekoa. Soldata altuenen eta murritzenen arteko aldea areagotu egin dela azpimarratu du: “2010-2014 bitartean gehien irabazten dutenen soldata %2,69 handitu den bitartean, gutxien irabazten dutenena %17,73 gutxitu da”.

LABek argitu du lan prekarietatea, langile pobreak eta pobrezia ez direla “krisiaren ondorio natural”. Sindikatuak AROPEk 2014ean kaleraturiko datuak ekarri ditu gogora. Horien arabera, EAEko biztanleriaren %15,3 pobrezia edota bazterketa sozial egoeran bizi da; Nafarroan %14,5. Bestetik, gogorarazi du krisia hasi zenean baino 138.200 landun gutxiago daudela oraindik.

Proposamenak, aurre egiteko

Egoerari buelta emateko, orain arte aplikatu diren “politiken norabidea” aldatzea proposatzen du sindikatuak. Sektore publikoak enpleguaren sorreran inplikazio handiagoa izan behar duela iritzi du, “krisiari aurre egiteko aktore nagusi den heinean”. Bestetik, lanaren banaketarako neurriak hartzea eta 1.200 euroko gutxieneko soldata ezartzea gisako neurriak iradoki ditu LABek.  


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude