Hegaldi kopurua etengabe igotzen ari da Loiuko Aireportuan, eta langile kopuru berak eusten dio lan karga horri. Hau dela eta, langile gehiago kontratatzeko grebaldia zabaldu dute astelehenean aireportuko langileek.
Erabateko jarraipenaz hasi da Loiuko Aireportuko greba. Langile gehiagoren kontratazioa eskatzeko, astelehen honetan zuten deitua lehen 24 orduko greba jardunaldia, baina guztira hamalau greba-egun eta beste lau lanuzte dituzte aurreikusita uztaila eta abuztuaartean.
Goizeko txandako langile guztiak batu dira grebara, eta goizeko seietan hasi dira lanean suhiltzaileen gutxieneko zerbitzuetako langileak eta mantentze-lanetako eta operazioetako langileak. AENAko informazio-guneak, eta galdutako gauzen zein erreklamazio guneak itxita egon dira. Gutxieneko zerbitzuak guztiz bete dira eta ez da aparteko arazorik izan egunean zehar. Aireportuan kontzentrazioa eta mobilizazioa burutu dituzte sindikatuek.
HUELGA AEROPUERTO | Los trabajadores de @aena se concentran en el aeropuerto de #Loiu @LABsindikatua @ELAsindikatua @CCOO pic.twitter.com/CVoxwUPJBI
— Radio Bilbao (@radiobilbao) 2019(e)ko uztailaren 1(a)
Deialdiaren jarraipena
Greba-epe luzea egingo dutela adierazi dute bada langileek, eskakizunei jarraipena emateko. Hala, uztaila eta abuztua, trafiko gehieneko hilabeteak hain zuzen, egun osoko grebaz josita egongo dira: uztailaren lehenaz gain, 7an, 14an, 21ean, 25ean, 28an eta 31an izango dira 24 orduko grebak; abuztuan, berriz, 4an, 11n, 15ean, 18an, 25ean, 31n; eta irailaren lehenean egingo dute egun osoko greba. Lanuzteei dagokienez, uztailaren 15 eta 24an eta abuztuaren lehenean eta 14an arratsaldeko seietatik gaueko hamabiak arte sei orduko lanuzteak egingo dituzte.