argia.eus
INPRIMATU
“Langile gehienek” egin dute bat Gipuzkoako zahar-etxeetako grebarekin, ELAren hitzetan
  • Atzo, asteazkena, hasi zen ELA sindikatuak Gipuzkoako zahar-etxe eta eguneko zentroetan deitutako 19 greba eguna. Lehen egunak jarraipen "masiboa" izan duela nabarmendu du.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 21
Zahar etxeetako langileak, asteazkenean Donostian / ELA

ELAk gogorarazi du badagoela aurreakordio bat patronalarekin, eta hura gauzatu dadin esku hartzeko eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari. "Akordio horrek egonkortasun eta kalitate handiagoa emango lioke sektoreari, lan baldintzak oso prekarioak baitira oraindik". 

"Iritsitako akordioa beste alternatiba eta biderik ez dago", dio sindikatuak. "Sektoreko langileak honekin bat datoz, eta hala erakutsi dute grebaren jarraipen masiboarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren (GFA) aurrean izan den bilkurarekin".