Langile esplotazioaren aurkako etiketak Turkian Zarako jantzietan

  • Turkiako Bravo enpresak Zararentzat lan egin ohi zuen, orain ordea, enpresa itxi eta azken hiru soldatak ez dizkiete ordaindu langileei. Langileek aldarrikapenak arropetako etiketetara eraman dituzte.


2017ko azaroaren 07an - 12:26

Protesta egiteko modu berritzailea asmatu dute Zararentzat lan egiten zuen azpikontrata bateko langileek. Bravo enpresak egun batetik bestera lantegia itxi zuen Turkian, baina azken hiru hilabeteetako soldatak ordaindu gabe utzi zituen langileak, La Marea agerkariak jaso duenez.

Egoera horren aurrean, langileek euren aldarrikapenak arropetako etiketetara eraman dituzte. Change.org orrialdean ere sinadura bilketa bat abiatu dute, jadanik 20.000 sinadura bildu dituzte.

Zara jantzi marka Inditex konpainiako parte da. Pull&Bear, Massimo Dutti eta Bershkaren gisako markak ere Inditex konpainiaren barruan daude. Amancio Ortega espainiarra da konpainia horretako akziodun nagusia, munduko laugarren pertsonarik aberatsena Forbes zerrendaren arabera.

Inditex eta langileen esplotazioa

Ez da aurreneko aldia, Inditex, langile esplotazioari loturiko auzietan nahastuta dagoena. Brasilen esaterako, esklabutza lanak eginarazteagatik kondenatu zuten multinazionala. Bangladeshen dituen “miseria tailerrak” ere ezagunak dira. BBCk duela gutxi salatu du, Zarak Turkian dituen zenbait azpikontratek Siriako haur errefuxatuak esplotatzen dituztela legez kanpo.

Duela egun batzuk Bershkako 300 bat langilek protesta egin zuten Amancio Ortegaren Fundazioaren aurrean euren lan eskubideen alde eta soldata berdintasuna eskatzeko. CCOO sindikatuak salatu zuen Inditexeko langileak “muturreko” egoeran bizi direla.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inditex
2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Inditexek hegazkinez dakartza moda azkarra eta... krisi ekologikoa

Erabili eta bota. Abiadura handiko modak saltokiak eta etxeetako postontziak bete ditu aspaldion, fast fashion ere esaten zaio. Baina azkarretik baino inozotik gehiago du: lan prekarioarekin hondakin mordoa sortzeaz gain, arropa garraiatzen fuel-olio kopuru izugarriak erretzen... [+]


2020-12-21 | ARGIA
Inditexeko langileek protesta egin dute 20 saltoki ixteko enpresaren asmoaren aurka

Santo Tomas eguna baliatuz txerriaren zozketaren parodia egin dute langileek kalejiran. Inditexek 20 saltoki itxi nahi ditu Hego Euskal Herrian, abian duen digitalizazio prozesuaren lehen fasean. Berria-k argitaratu duenez, apirilerako zazpi saltoki nahi ditu itxita enpresa... [+]


2020-06-23 | Mikel Eizagirre
Myanmarko langileek gutun bat luzatu diote Amancio Ortegari, sindikalgintzaren aurkako jazarpena salatzeko

Rui-Ning eta Huabo Times lantegietako langileek gutun bat bidali diote Inditexen sortzaileari. Sindikatuen aurkako errepresaliak salatzen dituzte, COVID-19aren pandemiaren aitzakian.


Myanmarko lantegietako sindikatuko langileak kaleratu ditu Inditexek

Mango eta Zara arropa ekoizleen Myanmarren dituzten lantegietako langileek salatu dute koronabirusa dela eta sindikatutako kideak kaleratu dituztela, eta ez sindikalak mantendu. Penn Stateko Unibertsitateko Munduko Langileen Eskubideen Zentroak gehitu du enpresak hainbat eskari... [+]


Eguneraketa berriak daude