Langile baten askatasun sindikalerako eskubidea urratzeagatik zigortu dute Abadiñoko CIE Inyectametal

  • Bilboko 5.epaitegiaren epaiaren arabera, enpresaren jarrera "bidegabea" eta "neurriz kanpokoa da".


2018ko apirilaren 11n - 09:47

ELA sindikatuaren arabera, normalizatua dagoen egoera bat egiaztatzen du epaiak.

"Enpresarentzat ez da larria segurtasun neurriak ez betetzea, CIE Inyectametalentzat larria dena gu gure segurtasuna negoziatzeko gertu ez egotea da, gure osasuna kontutan hartu gabe, inposatzen dituzten erritmoak eta lan egiteko moduei lotuta" salatu du ohar batean sindikatuak.

Izan ere, epaiaren arabera, enpresak llangile-komitearekin akordio batera iristera baldintzatzen du zigorra.

Albiste hau Anbotok argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sindikalgintza
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


50.000 afiliatuko langa gainditu du LABek, mende erdia bete berri

Langileen aldarrikapenak eztabaida politikoaren erdigunera eraman, eta aldaketa soziopolitikoa lortzeko "eragile aktibo" izanen dela nabarmendu du LABek 50. urteurreneko ospakizunean.


Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Eguneraketa berriak daude