argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Tuteran teilatu batetik erorita
  • Istripua Tuterako udal industrialdean gertatu da. Langilea 8 metrotik behera erori da enpresa bateko teilatuan lanean zegoelarik. Foruzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da.

Judith Perez @judyjudd 2014ko abuztuaren 13a
Tuterako industrialdea

Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez, istripua asteartean arratsaldeko seiak aldera gertatu da eta hildakoa 45 urteko Ribaforadako bizilaguna da.

Langilea 8 metroko altueratik erori da eta buruarekin jo du lurra. Tuterako ospitalera eraman dute, baina ezin izan dute bizirik mantendu.

ELAk apirilean salatu zuen iaz Nafarroan %62,5 langile gehiago hil zirela lan istripuetan, eta LAB sindikatuko datuen arabera 25 pertsona hil dira jada aurten. Uztailaren 5ean Muxikan beste langile bat hil zen, teilatutik erorita hori ere.