argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Ondarroan, eraikuntza lanetan zebilela
  • Ostiral goizean gertatu da ezbeharra, Ondarroako (Bizkaia) Artabide kaleko eraikin batean.

ARGIA @argia 2018ko irailaren 14a
Lan istripuen kontrako elkarretaratzea Ondarroan

Sos Deiek eman dute lan istripuaren berri. Jakinarazi dutenez, behargina laugarren solairutik erori da, obrako materiala igotzen ari zela.

Honekin, 46 dira 2018an zehar lan istripuengatik hildako pertsonak, LABen zenbaketaren arabera.