Langile bat hilik topatu dute astearte goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Osalanek adierazi du hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela. Istripu honetan hildakoarekin, 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan.
Ertzaintzak jakinarazi du osasun zerbitzuek larrialdi dei bat jaso dutela asteartean goizeko 8:30etan, Laudioko Bebidas Serrano enpresan gizon bat konorterik gabe zegoela ohartaraziz. Lekura bertaratu dira hainbat agente eta Osakidetzaren helikoptero bat, baina medikuek ezin izan dute ezer egin. Osalanek adierazi du oraingoz hipotesi nagusia gizonak bihotzeko bat izan duela dela.
Astearteko istripu honetan hildakoarekin, LAB sindikatuaren kontaketaren arabera 2025ean 19 langile hil dira jada lan istripuetan. 2024an 64 izan ziren hildakoak.