argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Gasteizen, altueratik erori eta gero
  • Langilea uztailaren 15ean hil zen eraikin baten estalduraren konpontze lanak egiten zebilela, eta ostegunean jakinarazi du ELA sindikatuak. Estaldura apurtu, eta altueratik erori zen. Guztira 31 langile hil dira Hego Euskal Herrian 2025ean, bostgarrena Araban.

Jon Fernández González 2025eko uztailaren 17a
ELA sindikatuaren manifestazio bat Donostian. ELA sindikatua

ELAk bere babesa eskaini die langilearen senide eta lagunei. Langileek eta batez ere langile autonomoek egin behar duten lan prekarioa salatu du sindikatuak: "Hain errotua dagoen prekarietate basatiak langile bati bizitza ostu dio". Prekarietate horren adibide lirateke "lanaldi amaigabeak, bakarkako lan arriskutsuak edo babes neurri falta".

ELAk  patronalari eta Eusko Jaurlaritzari eskatu die "prebentzio legediaren betegabetzeen kontrol eta jarraipen neurriak" berehala ezartzea. Erabakiak hartzearen garrantzia azpimarratu du sindikatuak, heriotzak ekidituko lituzketela argudiatuta.