argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Bilboko portuan
  • Astearte goizean gertatu da ezbeharra. Honekin, zazpi dira urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripuz zendutakoak, LAB sindikatuaren kontaketaren arabera.

ARGIA @argia 2019ko otsailaren 19a
Bilboko portua (Argazkia: Txo / CC)

Bilboko portuko Nemas nasan gertatu da istripua, 11:30etan. Langilea zamaketaria zen, eta deskarga lanak egiten ari zela garabitik erori da.

Portuko zein Osakidetzako osasun-langileak bertaratu dira, baina ezin izan dute langilea suspertu.