argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Artatzako Urederra kanpinean
  • Garabi-kamioi batetik erorita hil da langilea. Hego Euskal Herrian hildako bederatzigarren langilea da urtea hasi denetik.

ARGIA @argia 2020ko urtarrilaren 27a
Argazkia: @policiaforal_na.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, gaur goizean gertatu da istripua. Garabi-kamioi batean ari zen lanean langilea. Saskia erori egin da hama metroko altueratik, langileak buruan hartu du kolpea eta momentuan hil da. Istripuaren zergatiak ez dira argitu.

Hildako langilea Artatzako bizilaguna zen eta 55 urte zituen. Urte hasiera latza izaten ari da lan istripu hilgarriei dagokienez: urteak 27 egun dituela bederatzi dira lanean hildako pertsonak Hego Euskal Herrian, hiru eguneko bat.