argia.eus
INPRIMATU
Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita
  • 52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan gertatu da.

Lander Arbelaitz Mitxelena @larbelaitz 2025eko urtarrilaren 30
Kamioitik zama erori zaio gainera beharginari. Foruzaingoa

Eraikuntzako materialak zeramatzan kamioi baten zama ustekabean erori egin da gizonezkoaren gainera, ibilgailua deskargatzen ari zela. Nafarroako larrialdiek goizeko 9:15 inguruan jaso dute ezbeharraren deia eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute ezer egin bere bizitza salbatzeko.

Hildakoa Nafarroako Auzitegiko Medikuntza Institutura eramango dute, autopsia egitera.