argia.eus
INPRIMATU
“Pentsiodunok morala oso goian daukagu”
  • Arabako Pentsionistak Lanean plataformako Armando Aulestiartek bi astean behin egiten du kolaborazioa Araba Hizpide saioan. Astelehenean, joan den larunbateko manifestazio arrakastatsuaren balorazioa egin du, baita aurrera begirako pausoak errepasatu ere.

Hala Bedi @halabedi 2018ko martxoaren 20a

“Por una vida digna” plataformarekin elkarlanean egindako manifestazioa amaitu ondoko adierazpenean pentsio duinak aldarrikatu zituzten, baita 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatu eta emakumeen egoera zaila salatu ere.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.