Lander Garroren "Gerra Txikia" irakurgai eta Hasier Etxeberria omendua Hendaian

  • VIII. Irakurraldi Publikoa Euskaraz eginen da asteazken honetan, Hendaiako Mediatekan, Akelarre elkartearen eskutik. Lander Garroren Gerra txikia nobela (Susa) izanen da irakurgai. Ekitaldia goizeko 9etan abiatuko da. Arratsaldean, hil berri den Hasier Etxeberria idazlea oroitua izanen da.


2017ko ekainaren 05an - 09:38

Aurtengo ekitaldiak berezitasuna bat dakar: goizeko saioan irakurleen grabazioak izanen dira eta streaming bidez ikus ahalko dira. Arratsaldeko saioan irakurleak zuzenean arituko dira, horiek ere streaming-ez eskainiko dira.

Saioak aparteko atal bat ere badakar. Arratsaldeko saioaren lehen orduan, 13:45ean, Hasier Etxeberria omendua izanen da: “Haren Inesaren balada nobela izan zen irakurri genuen lehen liburua”, adierazi dute antolatzaileek. Hainbat oroitzapen partekatu nahi dituzte lagunen artean, baita esker ona adierazi ere Hasierri eta bere familiari.

Gerra txikia Lander Garroren bigarren nobela da (Susa). Egilea bertan izanen da ekitaldiaren amaieran, 19:30ean. Urtero bezala, antolatzaileek literatur zaleen enkontrua apailatu dute arrastirirako.  

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Literatura
Uxue Alberdi. Hamarkada bi idazten (II)
Zer diosku kilkerrak belarrira?

Uxue Alberdiren ibilbide literarioa aztertu genuen aurreko artikuluan. Helduen prosazko literaturaz aritu ginen orduan, eta gaurkoan, liburu hibridoez arituko gara, album ilustratuez, bertso ilustratuez eta komikiez. Sarritan, helduak aurreiritziei emanda bizi gara eta, material... [+]


Gure ardura

Emazteen eskubideen aldeko egunaren bezperan idazten ari naizenez zutabe hau, zenbait gogoeta heldu zaizkit burura. Aitzinamendurik izan dela ez da dudarik (azkenetarik izan daiteke Frantziako Gobernuak abortua konstituzioan sarrarazteko erabakia), baina kezkatzekoa ere badugu,... [+]


Beñat Arrutik irabazi du Donostia Kultura VII. poesia lehiaketa

Balea Zuria argitaletxeak kaleratuko du, ekainean, Arrutiren estreinako literatur lana: Arkeologia haragitan.


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


2024-03-17 | Castillo Suárez
Autoatseginkeriaz

Yolanda Castañori Espainiako poesia sari nazionala jaso zuenez geroztik hamaika elkarrizketa egin dizkiote. Horietako baten lerroburua deigarria egin zitzaidan, esaten baitzuen saria irabaztea izan dela egin duen bigarren gauzarik zailena. Eta berehala hasi nintzen... [+]


Eguneraketa berriak daude