Lanbidearteko gutxieneko soldataren igoera, ke zuriaren atzean dagoena

  • Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatu nagusiek, gutxieneko soldata igotzeko akordioa lortu dute Espainian. Baina zer dio akordio horren letra txikiak?


2017ko abenduaren 27an - 12:58
Arg: SERGIO ENRÍQUEZ-NISTAL

Pozik agertu ziren CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariak, Espainiako Gobernuarekin eta patronalarekin lanbidearteko gutxieneko soldata igotzeko akordioa lortu ostean. Egungo 707 eurotik 850 eurora igoko dute gutxieneko soldata 2020. urterako, %4 haziko da 2018an, %5 2019an, eta igoera handiena azkena izango da: %10ekoa 2020. urtean. Igoera hori eman dadin ordea hainbat baldintza bete beharko dira.

Espainiako ekonomiaren hazkundea da aurreneko baldintza. %2,5 hazi beharko da ekonomia soldatak igoko badira. 2019. urterako aurreikusitako hazkundea ehuneko hori baina txikiagoa da, kasu horretan, berriz ere sindikatuak, patronala eta gobernua elkartuko lirateke, soldata igoera berria adosteko.

Gizarte segurantzan 450.000 pertsonek izena eman beharko dute urtean, horixe da, akordioan jasotako bigarren baldintza. Bi baldintza horiek betetzen badira, 2020. urterako 850 euroan jarriko litzateke gutxiengo soldataren langa.

Neurriak ordea langileen %3,5ari eragingo dio soilik. Ez da aplikatuko lanbidearteko gutxieneko soldata erreferentzia gisa erabiltzen duten hitzarmen kolektiboetan, beraz, egun gutxieneko soldata jasotzen duten langileei soilik eragingo die, kontratu partzialdunak gehienak.  Espainiako Gobernuaren arabera 530.000 langileri eragingo die neurriak, aldiz CEOE patronalak 136.000ra jaitsi du kopurua.

Europaren aldean baxu

Gutxieneko soldata 850 eurora igota ere, Europako beste zenbait herrialderekin alderatuta kopuru oso baxua izaten jarraituko luke Espainian.  Frantzian esaterako 1.500 euro inguruan dago gutxieneko soldata, Alemanian ere antzeko eta Erresuma Batuan 1.400 euro inguruan dago. Beraz, Espainiako gutxieneko soldata 600 bat euro baxuagoa izango litzateke Europako beste zenbait herrialderekin alderatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prekarietatea
Arrasaten zama gainera erori zitzaion garraiolaria hil da: "Lan istripuen gorakada gogorra jasaten ari gara"

LABek jakinarazi duenez, martxoaren 14an materiala garraiatzen ari zela zama gainera erori ondoren larri zauritutako langilea zendu da asteartean. Jadanik hamazortzi lagun dira urtea hasi zenetik lanean hildakoak, sindikatuaren arabera, eta lan istripuen "gorakada... [+]


2024-03-14 | Gedar
Mercadonak %40 areagotu ditu irabaziak, eta %30 Inditexek

Marka historikoak hautsi dituzte bi enpresek 2023an: Mercadonak lehen aldiz lortu du 1.000 milioi euroko irabaziak gainditzea.


Indarberriturik atera dira sektore publikoko langileak, hirugarren greba egunean

Sindikatu deitzaileen arabera, ikasturte honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sektore publikoan antolaturiko greben artean jendetsuena izan da asteartekoa, eta batez ere garraio publikoan, hezkuntzan eta udal esparruan izan du eragin handiena. Manifestazioetan 30.000 lagunek... [+]


2024-02-27 | ARGIA
Langile bat hil da Arrasaten; urtea hasi denetik, 17

Astelehen arratsean gertatu da ezbeharra, Arrasaten, hiru metroko sakonerara erorita.


Eguneraketa berriak daude