argia.eus
INPRIMATU
Lanbide Heziketan, gaztelania nagusi
  • Eusko Jaurlaritzak eredugarritzat jarri ohi duen EAEko Lanbide Heziketa publikoak badu gainditu gabeko ikasgai bat: euskara bigarren mailakoa da oraindik. Ziklo gehienak A ereduan dira (gaztelaniaz): %77; zikloen %64 D ereduan (euskaraz); eta %32 B ereduan (mistoa). LAB sindikatuak argitaratu ditu datuak eta Lanbide Heziketaren benetako euskalduntzerako pausoak exijitu dizkio Hezkuntza Sailari.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi 2020ko azaroaren 10

2020-2021 ikasturtean, EAEko Lanbide Heziketako zikloen eskaintza jaso du LABek (behean, datuen grafikoa) eta gaztelania ateratzen da garaile. “Batxilergoan ikasleen gehiengoak euskaraz ikasten duen arren, Lanbide Heziketan euskaraz ikasten jarraitzeko aukera murriztu egiten da”, salatu du sindikatuak.

Gipuzkoan D eredua da nagusi, baina Araban eta Bizkaian gaztelaniaz eskaintzen dira ziklo gehien-gehienak, %85 baino gehiago.