Lana edukitzea, pobreziari izkin egiteko nahikoa?

  • Caritasek argitaraturiko azken txostenaren arabera, kasu askotan lana edukitzea ez da pobrezia egoeratik ateratzeko nahikoa. Bertan zehazten denez, gizarteratze sozialerako beste mekanismo batzuen beharra dago.


2015eko urriaren 08an - 09:46
Caritasen aburuz, lana izateak ez du txirotasunetik ateratzea ziurtatzen

Iragan urtean GKE honek 2,17 milioi pertsona lagundu zituen Espainiako Estatuan, aurreko kopuruaren antzekoa dena. Horietatik %53 gutxienez kide batek lana zuen etxeetan bizi ziren, eta %62 baldintza oneko auzoetan. Horrek, Caritasen aburuz, bi gauza inplikatzen ditu: batetik, pobreziaren hazkundea gelditu egin dela eta, bestetik, enplegua izateak ez dakarrela txirotasunetik irtetea.

Caritaseko idazkari orokor Sebastian Moraren iritzirako, pobreziaren zifrak egonkortu izana “albiste pozgarria” da, baina era berean, kopuruak oraindik “kezkagarria” izaten jarraitzen du. “Egoera horretan dauden pertsonek txirotasuna geroz eta intentsitate altuagoan bizi dute, arazo geroz eta gehiago dituzte, eta arazook familia guztira hedatzen dira”, gaineratu du Morak.

Haren aburuz, 60. hamarkadatik aurrera lana “gizarteratze tresna” izan bada, egun, babes sozialeko politikak aplikatu ezean, ez du “nahikoa eraginkortasunik”. Horrez gain, Caritaseko idazkari orokorrak pobreziaren fenomenoa hedabideetatik desagertu izana salatu du: “Krisi ekonomikoaren kontzeptua desagertzen ari den arren, hedabideek jada ez dituzte beronek pertsonengan eragin eta oraindik eragiten dituen kalteak erakusten. Hala, baztertze sozialaren aurkako borroka galtzen jarraitzen dugu”.

Pobreziaren kronifikazioa eta gizarte arrakalen areagotzea

Langabezian daudenei dagokienez –Caritasek artatzen dituen familien %65,8 egoera horretan dago–, %74,2 iraunaldi luzeko langabeak dira, eta horrek, GKEaren arabera, pobreziaren kronifikazioa eta gizartean arrakala are handiagoak sortzea inplikatzen du. “Langabezia kronikoan daudenen eta lan-kontraturen bat lortzeko aukera dutenen arteko aldea geroz eta handiagoa da”, azaldu dute.

Bestalde, argitaraturiko datuen arabera, Caritasek geroz eta immigrante gutxiago artatzen ditu. Egun onuradunen %73 espainiar edota europarrak –15en Europako herritarrak– dira, bestelako naziotasuna dutenak, berriz, %26,6. Morak adierazi duenez, “ziklo aldaketa” horren atzean hiru arrazoi daude: euren laguntza eskatzen duen geroz eta espainiar gehiago egotea, immigranteen kopuruaren beherakada eta jende askoren nazionalizazioa, “batik bat latinoamerikarren aldetik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude